Madariaga, Pikabea eta Mitxelena txapel banarekin etorri dira Irundik

Utzitako argazkiak 2007ko uztailaren 9a

Txapeldunak Antton Maizekin batera. Antton sariak banatzen aritu zen. TTIPI TTAPA

Irungo Kurpil Kirol Taldeak antolatzen duen pilota txapelketak hiru txapel ekarri ditu herrira. Aitzineko alean aipatu genizuen bezala, joan den ekainaren 22an jokatu ziren finalak Irungo Urantzu pilotalekuan, gazteen mailan eta senior mailan, eta bietan izan genituen ordezkariak. Gazteen mailan, Joseba Madariaga aritu zen Hodei Iturriotz lagun zuela, eta 22 eta 11 garaitu zituzten Quina eta Esnaola. Senior mailan, berriz, Joseba Pikabea eta Beñat Mitxelenak 22 eta 18ko emaitzarekin irabazi zioten, Cerezo lesakarrari eta Huarte arizkundarrari. Ikusleen emoziorako partida gogorra eta peleitua izan zen, baina azkenean hiru txapelak Arantzan. Gainera, epaileek Beñaten lana nabarmendu nahi izan zuten, eta sari berezi bat eman zioten. Zorionak, beraz, hirurei!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun