Komentuan zaharberritze lanak

TTIPI TTAPA 2007ko uztailaren 9a

Kultur Etxearen proiektuak aitzinera egiten duen bitartean, komentuaren teilatua eta fatxadak berrituko dira eraikinak okerrera egin ez dezan. Lan hauen aurrekontua 406.000 eurotan kalkulatu da, BEZik gabe, eta Nafarroako Gobernuak %45ean (182.000 euro) lagunduko ditu. Enpresek uztailaren 11 arte zuten Udalak lanak adjudikatzeko zabaldu duen deialdiari erantzuteko eta obrak abendu hasierarako bukatuak egon beharko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun