Igeriketa ikastaroak

TTIPI TTAPA 2007ko uztailaren 9a

Ekainaren 28an ireki ziren udal igerilekuak, udako sasoiari ekiteko. Orain, uztailaren 16tik abuztuaren 3ra igeriketa ikastaroak emanen dira. Izen emateko epea ortziral honetan, uztailaren 13an itxiko da. Horretarako, Nafarroako Kutxan kuotaren ingresoa egin, eta justifikantearekin igerilekuko sarreran izen eman. Helduek 40 euro ordaindu beharko dituzte eta haurrek 35. Mailei dagokienez, 9 urtetik goitikoentzat hobekuntza emanen da 11:00etatik 11:45era; 6-8 urte artekoek igerian ikastea izanen dute 11:45etik 12:30era eta 4-5 urtekoek flotatzen ikastea 12:30etik 13:00etara. Helduek ere ikastaroa izanen dute 13:00etatik 14:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun