Pilota eskolak Sanferminen aitzinetik erakustaldia eskaini zuen

TTIPI TTAPA 2007ko uztailaren 9a

TTIPI TTAPA

Arkupe elkarteak gidatzen duen herriko pilota eskolako gaztetxoek hainbat txapelketetan parte hartzen dute han hemenka. Sanferminen aitzinetik, ekainaren 30ean herrian erakustaldia eskaini zuten. Punttoan, banaka, nahiz binaka aritu ziren. Goizean, bertzalde, txokoko txapelketaren finala jokatu zen. Jorge Etxepeteleku lesakarra gailendu zitzaion Jabiertxo Iparragirre aranztarrari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun