Abuztuaren 4tik 26ra bitartean Alkeberea landetxean maila ezberdinetako 3 clown ikastaro eskainiko dira. Ramon Albisturrek emanen ditu eta 45 ordukoak izanen dira. Lehendabiziko maila (Hastapena) abuztuaren 4tik 10era izanen da, bigarren maila (Sakontzea) abuztuaren 12tik 18ra eta hirugarrena (Sormenaren bideak irekitzeko) abuztuaren 20tik 26ra. Hiru maila hauek ziklo osotu eta jarraia osatzen dute. Ikastaroaren prezioa 360 eurokoa da. Ikastaroak irauten duen bitartean Alkeberea landetxean sei gau pasatu eta mantenu osoa 260 euro gehiago ordaindu beharko du bakoitzak.