Gure Txokoa Elkartea gaztetxoentzako futbol entrenatzaileen bila dabil

TTIPI TTAPA 2007ko uztailaren 9a

Maila bakoitzean pare bat entrenatzaile nahi dira

Gure Txokoa Elkartea gaztetxoentzako futbol entrenatzaileen bila dabil. Maila bakoitzean hamabortz haur inguru aritzen dira, astean bizpahiru aldiz entrenatu eta asteburuetan partidak jokatzen dituzte. Maila bakoitzean pare bat entrenatzaile lortu nahi dituzte, hartara, lasaiago lan egiteko. Elkartetik jakinarazi dutenez, laguntza eskaini nahi dutenek ez dute entrenatzaile titulua eduki behar. Dena den, izena ematen dutenek aitzinago titulua atera ahal izanen dute eta elkarteak horretarako laguntza eskainiko die. Garrantzitsuena “ilusioa eta gogoa izatea” dela diote arduradune

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun