Bortzirietako herrietan Jaibusa izango da

TTIPI TTAPA 2007ko uzt. 6a, 13:50

Agenda 21eko konpromisoen barne sartzen da

Bortzirietako lehenengo bestekin martxan jartzen da Jaibusa. Bortzirietako udalek froga egin nahi dute bestetarako. Mugikortasuna Agenda 21ean sartuta zegoen eta esperientzi berri hau sartu nahi izan dute. Baztanen badira zenbait urte “Gan-torri” autobusaren proiektua hasi zutenetik, eta Baztango herri guztietara joateko aukera ematen du joaterakoan eta itzultzerakoan. Bestez gain, Baztandarra Biltzarra egunean ere antolatzen da. Baztanen kasuan ostiraletan izaten da, eta Bortzirietan aldiz, ostirala eta larunbatean.

Bortzirietan arazo handia dago garraio publikoarekin, eta are gehiago herriko bestetan. Egia erran, eguneroko bizitzan dagoen traba bat da autobusa Bortzirietako zenbait herrietara ez iristea eta Agenda 21erako egindako inkestetan islatu da.

Udalek inplikazio osoa izan dute egitasmoan beharra ikusi baitute. Hortaz, azken momentuan presazko erabakia hartu behar izan dute eta Lesakako San Ferminetarako. Lehenik udalek ordainduko dute autobusaren kostua eta gero diru laguntzen bidez estaliko dute. Dena den, erabiltzaileek 2 euro ordainduko dute. Jendeak agian autoa hartuta bestetara joatea erabaki lezake, baina itzuleran autobusa hartu. Prezio bakarra ezarri dute dena den, 2 euro.

Ordutegiak herrien arabera aldatu egingo dira, eta horrela, bestak hurbiltzen direnean, udalek jakin eraziko dute zer nolako ordutegiak izango duen Jaibusak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun