Bortzirietako gizarte zerbitzuen mankomunitateak 2 lanpostu atera ditu

TTIPI TTAPA 2007ko uzt. 6a, 11:17

Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak famili langile izateko 2 lanpostu, lan kontratu finkoarekin, D mailan eta oposizio lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdia egin du.

Aurkezten direnek bete beharreko eginkizunak familiaz arduratu eta etxeko lanak egitea izanen dira, Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren beharra duten pertsona edo familiak zaintzea, eta Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eskatutako eginkizunak ere betetzea dagokion maila eta kategoriaren barrenean.

Hautapen probak gainditu ondoren, izendatuko diren izangaiek Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren D mailari dagozkion lansariak hartuko dituzte, baita Mankomunitateak une bakoitzean erabakitzen dituen osagarriak ere.Asteko lanaldia udal langileena izango da. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta Mankomunitateak noiznahi aldatzen ahal du.

Oposizio-lehiaketa honetara onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte, eskabideak aurkezteko epea akitzen den egunean: -Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen mankomunitateko langile finkoa izatea. -Eskatzen den titulazioaren jabe izatea, hau da, eskola-graduatu edo horren baliokidea eta Nafarroako administrazio publikoetan egiazko zerbitzuak egiten bost urte egiaztatzea, edo zortzi urteko zerbitzua egiaztatzea. -E mailan egotea. -Famili langile lanpostu baterako izendatua izana. -B mailako gidatzeko baimena eta ibilgailua izatea.

Deialdian parte hartu ahal izateko eskabideak Mankomunitatearen idazkaritzan aurkeztu beharko dira, Etxalarren, hilabete bateko epean. Eskabideak aurkezteko epea akituta, Mankomunitateko lehendakariak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du. Erreklamazioak egiteko epea akitu eta horiek ebatzita, Mankomunitateko lehendakariak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda emanen du.
Epai mahaia honako hauek osatuko dute:
Mahaiburua: Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lehendakaria.
Mahaikidea: Alizia Sagaseta, Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte langilea.
Mahaikidea. Irantzu Izeta, Malerrekako Mankomunitateko gizarte langilea.
Mahaikidea: Mirentxu Goienetxe, Bortzirietako Osasun Etxeko gizarte langilea.
Mahaikide eta idazkaria: Jose Luis Legarra, Mankomunitateko idazkaria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun