Euskal futbol kanpusa abiatu da Lesakan

TTIPI TTAPA 2007ko uzt. 6a, 11:12

Udako futbol kanpusa ere egingo da

Euskal futbol kanpusak, Lesakako Beti Gazte elkarteak eta Lesakako udalak, euskal futbol kanpusa antolatu dute. Lehenengo txanda ekainaren 24tik 30era egin zen. Bigarrena uztailaren 22an hasi eta 28an akituko da, hurrengoa, 29tik abuztuaren 4ra, 4. txanda abuztuaren 5etik 11era eta azkena abuztuaren 12tik 18ra. Txanda guztietan 50 euroko haur kopurua ezarri dute antolatzaileek eta azkenekoan izan ezik, oraindik 32 leku geratzen direla, gainerakoak beteta daude. Parte hartzaileek Lesakako Txakainlo aterpean hartuko dute ostatu eta 298 euro ordaindu behar dute.Dena den, “cuenta en marcha” izeneko titularrek 284 ordainduko dute.

Euskal futbol kanpuseko jarduera nagusienarekin hasten da eguna, futbolerako praktikarako beharrezkoa den konpetentzia garatzeko irakaskuntza-ikaskuntza prozesuarekin. Lesakako Mastegi futbol zelaian 4 taldetan banatzen dira, hauetako bakoitza tekniko baten ardurapean. Gazteen ulermen eta interpretazio gaitasuna garatzeko behartzen duten futbol jarduerak proposatzen dira saioetan. Asmo horretan, futbolaren ezaugarri nagusienak mantentzen eta konbinatzen dituzten jarduerak diseinatu eta aukeratuko dira. Modu honetan, ikaskuntza aberasgarriagoa ahalbidetzen da. Hortaz, partiduez gain, bertze ekintza batzuk egiten dira, eta joko eta jolasak futbolarekin lotzen dira. Gainera, saioei trebetasuna eta abilezi jarduera motibagarriekin akabera. Arratsaldeetan Lesakako ingurunea baliatzen dute eta jarduera osagarri eta aberasgarriak antolatzen dituzte: euskal pilota, txangoak naturan, herri-kirolak…

Bertzalde, Erriberako futbol eskolak Nafarroako futbol federazioaren laguntzarekin, hilabete honetan 15. udako futbol kanpusa antolatu du Lesakan.

Ekintza honetan parte hartu behar duten haurren lehenengo txanda uztailaren 9an, astelehenean, hasiko da eta aste osoan zehar luzatuko da, uztailaren 15ean akitzeko. 11 eta 12 urteetako haurrei bideratuta dago aipaturiko txanda.

Bigarrena, uztailaren 16tik 22ra egingo da eta 9 eta 10 urtekoentzat izango da. Futbol saioak Lesakako belar artifizialeko futbol zelaien garatuko dira eta Irain eskolan hartuko dute ostatu. Kanpusaren zuzendaria Chus Rodriguez izango da eta irakasleen artean, futboleko teknikari espezializatuak eta ekintza honekin lotura duten bertze diziplinetakoak daude.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun