Sexualitateaz aniztasuna gozatu! lelopean, Bortzirietako Berdintasun arloak zenbait ekitaldi antolatu ditu, ekainaren 28a nazioarteko gay, lesbiana eta transexualen eguna aitzakia hartuta.
Uztailaren 3an “Feminismoa eta lesbianismoaren ibilbidea” izenburupeko hitzaldia izan da eta uztailaren 4an Berako kultur etxean arratsaldeko 19:30ean Fuego filmaren analisia eginen du Medeak taldeko Josebe Iturriozek.
Medeak 2000. urtean sortu zen nesken talde bat da, neska gazte eta feministez osatua. Denborarekin lesbianismoa hartu zuten erronkatzat eta hori lantzen hasi ziren. Pentsatu zuten lesbianek lan piloa egin zutela emakumeengatik eta normalean aldarrikatu diren gauzak beti heterosexualitatearen inguruan egon dira: abortoa, pilula…
Alderantzizkoa egitea bururatu zitzaien eta beraiekin dauden emakumeak ez dira zertan lesbianak izan behar. Etiketa hori beldurrik gabe hartu behar dute.
Taldeak aunitz lan egiten ditu.
Leku askotan egiten dituzte drag tailerrak. Baina lan hauez gain, hitzaldiak ere ematen dituzte.
Teorikoki hausnarketa interesgarriak egiten dituzte.