Gure Txokoa elkarteak entrenatzaileak behar ditu heldu den denboraldirako

TTIPI TTAPA 2007ko uztailaren 3a

Gure Txokoa elkarteko Batzordea kide ezberdinez osatua dago. Kirola beharrean, kirol modalitateak daude ordezkatuak: pilota, futbola, txirrindularitza…

Futbolari dagokionez, entrenatzaile beharretan daude. Txikitik hasten dira futbolean, eta normalki, haurrak dira elkarteko kideengana jotzen dutenak. Adin honetan ez dira fitxaketarik egiten.15 haur egoten dira maila bakoitzean, eta astean bizpahiru aldiz entrenatzen dira. Gainera futbol partiduak jokatzen dituzte asteburuetan. Dedikazioa eskatzen du eta jendeak, bere lanez gain, ordu batzuk eskaini behar dizkie eginkizun hauei. Gazteek ilusioa izaten dute, baina entrenatzailearen beharra erabatekoa izaten da.

Mutikoak bakarrik dituzte Gure Txokoako taldeetan. Baina Lesakan jokatzen den Futbol 7 txapelketan, Lesaka, Doneztebe, Baztan eta Gipuzkoako taldeek hartzen dute parte. Hauek neska-mutikoenak izaten dira nahasirik. Baina federazioak bertzelako baldintzak jartzen ditu, eta une honetan ez dago nesken talderik. Hauek Irunera joaten dira Mariño taldera jokatzera eta bertze batzuk Lesakan entrenatzen dira, hemen ere entrenatzailearen falta bai dago.

Maila bakoitzean pare bat entrenatzaile lortu nahi dituzte, modu horretan, lasaiago egongo direlako batek huts egiten badu. Laguntza eskaini nahi dutenek ez dute titulua izan behar. Dena den, izena ematen duten pertsonek aitzinago titulua atera ahal izanen dute eta elkarteak laguntza eskainiko die. Entrenatzaile izan nahi dutenek bi baldintza bete beharko dituzte: ilusioa eta gogoa izatea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun