Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak gizarte langilea kontratatuko du

TTIPI TTAPA 2007ko uzt. 3a, 14:16

Deialdia, autonomia pertsonala sustatu eta menekotasuna duten pertsonei laguntzeko programarako gizarte langilea, oposizio-lehiaketa bidez, lan kontratu finkoarekin eta lanaldi erdian aritzeko izango litzateke.

Bete-beharreko zereginak hauek izango dira: autonomia pertsonala sustatu eta menekotasuna duten pertsonei laguntzeko programaren antolaketa, dinamizazio, koordinazio eta segimendua. Egoeraren arabera beste eginkizun edo programak betetzeko ardura ere eman ahalko zaio.

Asteko lanaldia udal langileen erdia izango da. Ordutegia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta Mankomunitateak noiznahi aldatzen ahalko du.

Lanpostua bete gabe utz dezake epaimahaiak, izangaietatik bakar batek ere lanpostuan aritzeko gutxieneko jakintza mailarik, gaitasunik edo prestakuntzarik ez duela iritziz gero.

Kontratuak hamabost eguneko probaldia izango du.
Oposizio-lehiaketa honetara onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean:
-Espainiarra izatea edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa.
-18 urte beterik izatea.
-Gizarte langile titulua edo Gizarte Lanean diplomatua edo honen eskubideak ordainduak izanaren egiaztagiriaren jabe izatea.
-Karguan aritzea galaraziko dion eritasunik edo akats fisiko-psikikorik ez izatea.
-Eginkizun publikoetan jarduteko gabeturik ez egotea.
-B mailako gidatzeko baimena eta ibilgailua edukitzea.
Deialdian parte hartzeko eskabideak Mankomunitatearen idazkaritzan aurkeztu beharko dira, Etxalarren, hilabete bateko epean.
Epaimahaia kide hauek osatuko dute:
Mahaiburua: Mankomunitateko lehendakaria.
Mahaikidea: BegoƱa Alberro, Malerrekako gizarte langilea.
Mahaikidea: Nafarroako Ongizate Institutuak izendatutako teknikaria.
Mahaikidea: Virginia Eraso, Leitzako gizarte langilea.
Mahaikidea: Bortzirietako Euskara Mankomunitateak izendatutako teknikaria.
Idazkaria: Jose Luis Legarra, Mankomunitateko idazkaria.
Oposizio-lehiaketa hiru fasetan egingo da: euskara proba lehenbiziko, lehiaketaldia gero, eta oposizioaldia, hondarreko. Deialdia argitaratu eta bi hilabete iragandakoan hasiko da oposizio-lehiaketa, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun