Garai batean gure udalen diru iturri nagusiena egur loteen enkantea izaten zen. Baina geroz eta egur gutxiago geratzen da gure eskualdeko mendietan eta egoera erabat aldatu da.
Lesakako udalak enkante irekian salgai jartzen ditu Otsango eta Kopa alderdiko zenbait egur lote.
Honakoak dira zehaztasunak:
-Otsango alderdiko lotea. 1.761 pinu radiata, 374 metro kubiko zur eta 562 egur egiten dutenak. Hasierako prezioa 9.174 eurokoa izanen da.
-Otsango alderdiko lotea. 544 haritz amerikar, 127 metro kubiko zur eta 140 metro kubiko egur egiten dutenak. Hasierako prezioa 3.375 eurokoa izanen da.
-Kopa alderdiko lotea. 3.919 pinu radiata eta 240 alertze. Pinu radiatek, 3.593 metro kubiko zur eta 898 metro kubiko egur egiten dute, eta alertzeek 25 metro kubiko zur eta 59 metro kubiko egur. Hasierako prezioa 111.138 eurokoa izanen da.
Loteak erakutsiko dira tokian bertan uztailaren 4ko goizeko 8,30ean.
Proposamenak eta dagokion lotearen balioaren %2 udal diruzaintzan utzi izanaren gordekina, Herriko etxeko idazkaritzan aurkeztuko dira uztailaren 12ko eguerdiko 13.00ak baino lehen.
Proposamenak hurrengo egun balioduneko eguerdiko 12:00etan irekiko dira, Herriko etxeko idazkaritzan. Enkantean parte hartu ahal izateko enpresaren sailkapen agiria aurkeztu beharko da. Baldintza fakultatibo eta ekonomiko administratiboak udal idazkaritzan ikusgai daude.