Lesakako musika eskolan matrikulazio epea zabalik dago

Goizalde URDANPILLETA 2007ko ekainaren 27a

Ekainaren 22an hurrengo ikasturteari begira, instrumentu bakoitzak izanen dituen plazen kopurua argitaratu zen.
Ekainaren 25etik uztailaren 2ra matrikulazio epea izanen da, kasu hauentzako:
-5 urte eta handiagoak diren ikasle berrientzako.
-Instrumentua aukeratu behar duten Musika eta Mugimendua II.eko ikasleentzako. Aurten plazak mugatuko dira eta ikasle bakoitzak 3 instrumentu aukeratu beharko ditu.
-Helduen Tailerra edo informatika musikala, armonia eta honelako ikasgaiak egin nahi dutenentzat, beti ere, 13 urte baino handiagoentzat.

Uztailaren 5ean zerrendak argitaratuko dira. Instrumentuetan izena eman duten ikasle guztien baremoa egin eta gero, instrumentu bakoitzean bi zerrenda argitaratuko dira: onartuak izan direnak eta erreserban daudenak. Instrumentua aukeratu, baina baja eman nahi izanez gero, uztailaren 18an deitu beharko luke berria emateko. Bestela matrikula ontzat emanen da. Iraileko matrikulazio eperako hutsik geratu diren plazak argitaratuko dira.

Irailaren 10etik 14ra 2. matrikulazio epea zabalduko da. Kasu honetan, ekaineko baldintza berak errepikatzen dira.

Irailaren 17an zerrendak argitaratuko dira. Eta hemen ere, aukeratutakoa ez bada hartu nahi, irailaren 19an deitu beharko da.

Irailaren 20an 2. instrumentuan onartuen zerrenda plazaratuko da. Ikasleren batek uko egin nahi izanen balu, irailaren 21ean deitu beharko luke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun