Praga, Viena eta Budapestera oporraldia

Nerea ALTZURI 2007ko ekainaren 22a

Berriz ere oporraldiaren tenorea ailegatu da. Herritar talde batek urte mordoxka badu oporraldi gidatuetan parte hartzen duela. Aurten Praga, Viena eta Budapest hiriburu haundiak ezagutzeko aukera izanen dute. Asteartean, ekainaren 26an, Madrilera autobusez joan ziren. Han, Barajasen, goizez hegazkina hartu zuten Pragarantz. Pragan ortzirala arte egon dira, hango zenbait eraikin, bainuetxe, enparantza, leku… bisitatzen. Pragatik Austriako bidea ortziralean hartuko dute, eta Viena eta inguruko eraikinak bisitatuko dituzte igandera bitarte: opera, mendiak, ehiza pabiloiak, eta Gurutzeren abadia tartean. Igandean Budapestera joanen dira, eta bertan hiriaren bisita panoramikoa eta eraikinen bisitaldiak eginen dituzte. Tartean Danubio errekan kruzeroan ere gozatuko dute. Eta horrela, etxera bueltatzeko eguna. Astearte ilbunarrean berriz ere Madrilera hegazkinez joanen dira, eta arrats guzia autobusez igaro ostean, herrira ailegatuko dira. Ongi pasatuko dutelakoan gaude!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun