Heldu den ikasturteari begira ludotekaren etorkizuna zalantzan

Nerea ALTZURI 2007ko ekainaren 22a

TTIPI TTAPA

Guttienez lau haur behar dira eta oraingoz bizpahiruk eman dute

Dagoeneko ia sei hilabete pasatu dira Pelettikiko ludotekak ateak ireki zituenetik. Julen Zelaieta beratarra begirale zutela, bi eta hiru urteko zortzi haur ludotekan ibili dira astegunez, 9:00etatik 13:00ak bitarte. Lehenbiziko esperientzia hagitz baikorra izan da, baina momentuz haurtzaindegiaren etorkizuna ez dago segurtatua, heldu den urtean zenbat haur izanen diren ez baitakite. Hemendik bi urtetara ludoteka zabalik edukitzeko haur nahikoa izanen da; hurrengo ikasturtera begira, ordea, guttienez lau haur izan behar dira, eta oraingoz, bizpahiruk bertzerik ez dute eman izena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun