Ekitaldi andana antolatuta zegoen ekainaren 16ko Kirolaren Egunerako, eta guztietan parte-hartzea handia izan zen. Goizean herri krossa egin zen eta 262 lagun atera ziren.
Txikienen parte-hartzea izugarria izan zen, 73 lagunek izena eman zuten eta bi taldetan banatu behar izan zituzten. Senior mailan Fernando Etxegai nahiko erraz nagusitu zen. Gainerako sailkapenak honela gelditu ziren: Ttikienetan, lehendabiziko taldean Julia Artieda nagusitu zen nesken artean eta Aimar Pikabea mutiletan. Bigarren taldean Kattalin Berasain eta Iker Telletxea nagusitu ziren. Aurrebenjaminetan Yago Cantero eta Olatz Mitxelena, benjaminetan Iker Iturria eta Irati Garaiar, kimuetan Ane Eltzaurdia eta Beñat Mitxelena, haurretan Asier Gartzia, kadeteetan Asier Anduetza eta Itxaso Errandonea, gazteetan Andoni Riopedre eta Naiara Trigueros. Beteranoetan Bautista Telletxea nagusitu zen. Aerobic, Ciclo Indoor, Kenpo Kai erakustaldia, eskubaloia eta zesta-punta ere ez ziren faltatu. Tambarria Moto Clubak antolatuta Ibardinen I. Zig Zag Motor-trial Txapelketa ere egin zen. 60 bat lagunek parte hartu zuten, eskualdetik Luis Mari Oses eta Aitor Iratzokik. Iratzoki junior mailan hirugarren gelditu zen, eta Oses zaleen mailan laugarren.