Maiatzaren 27ko hauteskundeetan ANV izan zen alderdirik bozkatuena, eta 11 zinegotzietatik 4 eskuratu zituen. Hala, ekainaren 16an udalbatza osatzerakoan, Josu Iratzokik bere alderdiko lau botoak lortu zituen, Helena Santestebanek bi (hirugarren hautagaia ez zen Herriko Etxera agertu), Aralarrek bertze bi eta EAJk Na-Bairi bozkatu zionez, boto horiek baliogabeak izan ziren. Momentuz, honako hauek dira kargua hartu duten hamar zinegotziak: EAEko Josu Iratzoki, Amaia Telletxea, Ramon Elgorriaga eta Aintzane Artola, EAko Helena Santesteban eta Alfredo Goienetxe, Aralarreko Marisol Taberna eta Jon Abril eta EAJko Santiago Altzuguren eta Isidora Agirre. Hamekagarren zinegotziak, EAko Josefa Otiñanok, ez du oraingoz kargua hartu, ez baitzen larunbateko ekitaldira agertu, eta lerro hauek idaztzi direnean, Udal-idazkariak ezin digu ziurtatu noiz hartuko duen kargua.
Berako alkate berriak Josu Goia alkate ohiaren (1999-2003) eskutik hartu zuen agintariaren makila, eta egin zituen lehen hitzetan, bertze alderdiekin lan egiteko prest dagoela eta herritarren partehartzea bultzatuko duela adierazi zuen.