Donato Larretxea aizkolari aranztarrak igandean hasiko du Urrezko Aizkolarien Txapeldunen Liga. Ondategin jokatuko den jardunaldian Arria V. eta Nazabalekin neurtuko da.
Urrezko Aizkolarien Txapelketako sei hoberenek ez dute astirik izan pausatzeko, eta berehala ekin diote ligari. Joan den asteburuan, Nazabal, Arrospide eta Lopez Azpilikueta aritu ziren Argantzon. Ezusterik gabe Nazabal nagusitu zen. Arrospide bigarren gelditu zen, eta Lopez Azpilkueta hirugarren. Igandean aldiz, aipatu bezala Arria V.a, Nazabal eta Larretxea izanen dira protagonistak. Etxarriarra izanen da faboritoa, baina aranztarra sasoian baldin bada ustekabea eman lezake.
Liga huntan egin beharreko lanak 5 eratakoak dira, 45 ontzako enbor bat kolpeka, bertze bat neurri berekoa erlojuaren aurka, ondotik bi enbor 45 ontzakoak, bata zutik eta bertze etzanda, 60 ontzako bat, eta iraupeneko proban, 54 eta 60 ontzako bina enbor.
Urrezko Aizkolarien Txapeldunen Ligako hirugarren jardunaldia ekainaren 27an jokatuko da Hernaniko besten kari.