Heldu den ortziral arratsean Lesakak GR12 Bertso Bidea Txapelketaren Oiartzun eta Zarautzen arteko finalerdia hartuko du. Kattu ostatuan afaldu ondotik bertan jokatuko dute Gipuzkoako bi taldeek finalerako txartela.
Bertsozaleek hitzordua 21:30ean izanen dute Kattu ostatuan afaltzeko. Ondotik lesakarren multzoan nagusitu ziren Zarauzko taldea Oiartzungo taldearen aurka arituko da. Lehenen taldean, Oier Aizpurua, Aitor Urbieta eta Mantxi arituko dira, eta bertzeen taldean berriz Eneko Huitzi, Manu Goiogana eta Ander Lizarralde.
Ortziralean irabazten duen taldea Zumaiarren aurka arituko da finalean. Joan den asteburuan jokatutako finalerdian Unai Gijarro, Joxe Joakin Aizpurua eta Maialen Belarde zumaiarrek, Beñat Lizaso, Ministro eta Xenpelar Azpeitiarrak menean hartu zituzten 66 eta 51.