Lesakako EAren bi zinegotziek haien kargua hartuko dute

ttipi-ttapa 2007ko ekainaren 15a

Jakinarazi dutenez, prest daude ANVrekin lan egiteko batzordeen bitartez

Lesakako EAk jakinarazi duenez, maiatzaren 27ko hauteskundeen arabera dagozkion 2 zinegotziek haien kargua hartuko dute. Izan ere, EAren ustez ANVk udalean parte hartu behar du batzordeen bitartez.

Larunbateko kargu-hartzeari begira eta legealdi berrian izanen duen jarrera plazaratzeko, Lesakako EAk prentsa oharra helarazi die hedabideei. Ohar horretan lau puntu zehazten ditu. Lehenik, larunbatean EAko bi zinegotziek haien kargua hartu eta alkatea aukeratzeko bozketan euren zerrenda buruari, Koldo Erkiziari, emanen diotela botoa. Bigarrenik, heldu diren lau urteetan bi zinegotziek hitza eta boto propioarekin lan eginen dutela. Hirugarrenik, EAE-ANVk udalean parte hartzearen aldeko iritzia dutela, eta azkenik, udaleko partaide guziei errespetua zor zaiela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun