Lesakako EAk jakinarazi duenez, joan den maiatzaren 27ko hauteskundeen arabera dagozkion 2 zinegotziek haien kargua hartuko dute. Izan ere, bere ustez, EAE-ANVk udalean parte hartu behar du batzordeen bitartez.
Heldu den larunbatean, udala eratzean eta legealdi berrian izanen duen jarrera plazaratzeko Lesakako EAk prentsa oharra helarazi die komunikabideei. Huntan lau puntu zehazten ditu. Lehenik, larunbateko bileran, EAko bi zinegotziek haien kargua hartuko dute eta alkatetzarako bozkatzean botoa Koldo Erkiziari emanen diote. Bigarrenik, heldu diren lau urteetan bi zinegotziek hitza eta boto propioarekin lan eginen dute. Hirugarrenik, EAE-ANVk udalean parte har dezatenaren alde direla jakinarazten dute, eta azkenik, udaleko partaide guziei errespetua zor zaiela diote.