Diamante eta Urrezko Ezteiak bete dituzten lesakarrak omendu dituzte

Xan Harriague 2007ko eka. 13a, 11:24

Dantzari batek aurreskua dantzatu zieten omenduei Xan Harriague

Omendutako bost bikoteetatik bik ezin izan dute bestara etorri

Urtero bezala ekainean, Lesakako San Fermin Erretiratuen elkarteak urteko bazkaria egin du, eta Nafarroako Aurrezki Kutxaren laguntzarekin kideen artean Diamante edo Urrezko Ezteiak betetzen dituzten bikoteak omendu dituzte. Aurten 5 izan dira, Jose Mari Maia eta Teresa Altzugarai, Federico Mitxelena eta Luzia Telletxea, Cristobal Zamorano eta Maria Teresa Aguilar, Pedro Lanz eta Amparo Otxoteko, eta Luis Ordoki eta Tomasa Otxoteko. Azken bi bikote hauek ezin izan dute bestan parte hartu.

Ohi bezala, eguerdian, Ander Gillegik meza eskaini du San Martin Elizan, eta kalejiran Plaza Zaharrera joan ondotik, aurreskua dantzatu diete bertaratu diren 6 omenduei. Ondotik herriko pilotalekuko bidea hartu dute bertan bazkaldu baitute familiar eta San Fermin erretiratuen elkarteko bertze kideekin batera.

Bazkarirako 170 lagun bildu dira, alde batetik, mahai nagusian Herriko alkatea Juan Fermin Mitxelena eta bere andrea Victoria Gortari, Lesakako apeza Ander Gillegi eta eskualdeko eta Nafarroako Aurrezki Kutxako Lesakako arduradunak. Bertze aldetik 6 omenduak eta haien familiak hiru mahaitan banatuta, eta azkenik, gainerako elkarteko kideak, zuzendaritza batzordekoek haien mahaia zuten. Jaten hasi aitzin Nafarroako Gorteen Himnoa entzun dute, alkateak ongi etorria egin die eta Ander Gillegi apezak otordua benedikatu du. Ekitaldi ofizial guziak bukatuak zirela, lasai ederrean bazkaldu ahal izan dute eta ondotik dantzatu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun