Jende gutti Ekoberako hirugarren edizioan

Xan Harriague 2007ko ekainaren 11

Produktu ekoizleen postuak zeuden Altzateko Plazan Xan Harriague

Egitarau aberatsa prestatu arren, jende gutti hurbildu zen Altzateko plazara

Eguraldia lagun, produktu ekologikoen hirugarren feria ospatu zen larunbat goizean Altzateko plazan, Beran. Goizeko 10etatik aitzinera, Euskal Herriko hainbat lekutatik etorritako ekoizleen postuak zeuden muntatuak, 25 inguru, gasna, ezti, ardo, oliba olio eta arropa egileenak bertzeak bertze. Ingurumenarekin bat egiten duten bizpahiru postu ere ikusi ahal izan ziren, eguzkiarekin argi indarra ekoizteko panelak eta Nafarroako Uraren Foroko informazio mahaia. Bestalde, goizean zehar lehengo lan egiteko moduen erakustaldiak eskaini ziren Altzateko baserrietan, hala nola sagardoa egiten, belar meta egiten, ardi-mozten eta artoa ehotzen. Giroa animatzeko, Berako musika eskolako ikasleak karrikan ibili ziren kalejirak jotzen. Gaztetxoentzat, zaldi gainean ibiltzeko parada izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun