Lehengo komentua zaharberritzeko lanak adjudikatzeko epea zabaldu du Lesakako Udalak. Kultur Etxearen proiektuak aitzinera egiten duen bitartean, teilatua eta fatxadak berrituko dira eraikinak okerrera egin ez dezan.
Lan hauen aurrekontua 406.000 eurotan kalkulatu da, BEZik gabe, eta Nafarroako Gobernuak %45ean (182.000 euro) lagunduko ditu. Enpresek uztailaren 11 arte izanen dute deialdiari erantzuteko eta obrak abendu hasierarako bukatuak egon beharko dute.