Jende gutti Ekoberako hirugarren edizioan

ttipi-ttapa 2007ko ekainaren 11

Egitarau aberatsa prestatu zuten baina jende gutti hurbildu zen Altzateko plazara

Eguraldia lagun, Ekobera, produktu ekologikoen hirugarren feria ospatu zen larunbata goizean Berako Altzateko plazan. Goizeko 10etatik aitzinera, Euskal Herriko hainbat lekutatik etorritako ekoizleek postuak jarri zituzten, guztira 25 bat, gasna, ezti, ardo, oliba olio eta arropa egileak bertzeak bertze. Ingurumenarekin bat egiten duten bizpahiru postu ere ikusi ahal izan ziren, eguzkiarekin argi indarra ekoizteko panelak eta Nafarroako Uraren Foroko informazio mahaia. Bestalde, goizean zehar lehengo lan egiteko moduen erakustaldiak eskaini ziren Altzateko baserrietan, hala nola sagardoa egiten, belar meta egiten, ardi mozten eta artoa ehotzen bertzeak bertze. Giroa berotzeko berriz, Berako musika eskolako ikasleak ferian barna ibili ziren kalejirak jotzen. Azkenik gaztetxoentzat zaldi gainean ibiltzeko parada ere izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun