Ortzegunetik hilaren 20a bitarte ikasketa bidaian izanen dira eskolakoak Bartzelonan

Nerea ALTZURI 2007ko ekainaren 11

Herriko eskolan ikasketak amaitu eta ikasbidaian honezkero ez badira, laster izanen dira. Izan ere, ortzegun honetan eskolako zaharrenak ikasketa bidaian abiatzekoak dira Bartzelonara. Gogoan dugu guk ere Bartzelona geure egin genuenean, baina orduz geroztik, han ere, eraikin, zerbitzu eta abar berri aunitz egin dira. Ekainaren 20an 6 ikasleak eta Joxe Ramon Amoros eta Patxi Leon irakasleak etxera itzuliko dira, baina bitartean, egunez egun prestatutako egitaraua inbidiagarria da. Ortzegun goizean, 10:45ean Noainen hegazkina hartuko dute, arratsalderako aterpetxean izanen dira eta ingurua bisitatuz, afariko tenorea ailegatuko zaie. Ondotik, jokoak izanen dituzte.

Biharamunean, ortziralean, Plaza Catalunya bisitatuko dute, eta autobus turistikoan hiria ezagutuko, tartean Sagrada Familia ere. Bazkalondoan, Pueblo Espaynol ikusiko dute. Larunbatean, egun guziz Isla Fantasia Akuaparken gozatuko dute. Igandean, hilaren 17an, Zooa eta Ciutadellako parkea ikusiko dituzte goizean, eta bazkalondoren, Ranblak eta Katedrala. Ekainaren 18an, asteari hasiera emateko, trenez Port Aventurara joanen dira, eta han egun osoan egonen dira. Azken aurreko egunean, ekainaren 19an, goizean Zientzia Museoa ikusiko dute, eta atsaldean, portua. Eta horrela, itzulera egunera ailegatuko dira, ekainaren 20an, 13:00etan hegazkinez etxerako bidea hartuko dute. Ongi pasa dezatela!!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun