Aurten ere, Irantzu Pastorrek egindako kartelak iragarriko ditu Sanferminak. Besten egitarauaren azalean agertuko den obra ere berea izanen da, eta kontrazalekoa Paola Oskozena. Kartel lehiaketan 3 lan aurkeztu ziren, eta hauen artean Irantzuren “Gorria” aukeratu zuen epaimahaiak. Egitarauaren azalerako lehiaketan aurkeztu ziren 10 obren artean ere Irantzuren lan bat aukeratu zuten, “Jota Dantza” izenekoa. Bi lan hauei esker 1.000 euroko saria eskuratuko du 500 kartelarengatik eta bertze 500 azalarengatik.
Aurreikusia ez bazen ere, egitarauaren azalerako lehiaketan aipamen berezi bat ematea erabaki zuen epaimahaiak. Hau Izaskun Obesorentzat izan zen Txistulariak izeneko lanarengatik, eta horri esker, 250 euro eskuratuko ditu. Aurten, haurrei zuzendutako lehiaketa ere antolatu zuten irabazlearen lana egitarauaren kontra azalean agertuko delarik. Aurkeztu ziren 95 lanen artean, Paola Oskozen marrazkia hautatu zuen epaimahaiak, eta bi aipamen berezi ere eman zituen, lehena Maite Odriozolari, eta bigarrena Mikel Leizari. Sariei dagokionez Paolak 300 euroko balea irabazi du Lesakako dendetan eskolako materiala erosteko, eta bertze biek 100na euroko balea.