Josu Sanjurjok irabazi du Nafarroako 14 urte arteko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa. Iaz bigarren gelditu zen baina Larraintzarren ekainaren 2an jokatu zen finalean txapela janztea lortu zuen.
Finalerako, 14 urte baino guttiagoko 21 gazte sailkatu ziren. Lehen fasearen ondotik, epaimahaiak sei hoberenak aukeratu zituen haien artean txapela jokatzeko. Ofizioka bertze bertso batzuk kantatu ondotik, Josu Sanjurjo izendatu zuten irabazle eta azpitxapeldun Irati Majuelo. Ekainaren 23an Altsasun jokatuko den Euskal Herriko finalean Nafarroa ordezkatu dute biek.