Musika eskolan izen emateko epea zabalik

Aitor AROTZENA 2007ko ekainaren 11

Ikasle berriek eta instrumentua aukeratu behar dutenek ekainaren 25etik uztailaren 2ra

Udal Musika Eskolan 2007-08 ikasturtean matrikulatzeko eta baja emateko epea zabalik dago. 2006-07 ikasturtean matrikulatuak zeuden ikasleek bajak eta moldaketak egiteko aukera izanen dute ekainaren 18ra arte, 618 264659 telefonora deituz 9:00etatik 13:00etara. Epe horretan aldaketarik ez balego, datorren ikasturterako matrikula berria eginen zaio ikasleari, dagokion ikasgaiekin.

5 urte eta gehiagoko Ikasle berriak eta musika eta mugimendua II.eko ikasleen instrumentu aukeraketarako lehen matrikulazio epea, berriz, ekainaren 25etik uztailaren 2ra izanen da. Musika eskolatik jakinarazi dutenez, aurten instrumentu bakoitzaren eskaintza mugatuko da eta honengatik matrikula ekaineko epe honetan egiteko aholkatu dute, aukera gehiago izateko. Epe honetan, helduen tailerra edo bertze ikasgaiak (informatika musikala, armonia...) egin nahi duten 13 urtez goitiko ikasleek ere izanen dute izen emateko aukera. Bigarren matrikulazio epea irailaren 10etik 14ra izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun