Berako III. Kirol Eguna

Amaia eta Ainhoa 2007ko ekainaren 11

Utzitako argazkiak

Larunbatean, ekainaren 16ean, eginen da Berako III. Kirol Eguna, eta egun guztian kirola egiteko aukera izanen dugu.

Goizean, 10:00etatik aitzinera, aerobic eta ciclo indoor klaseak emanen dira eta haur, gazte eta helduentzako Berako Herri Krosa ere antolatu da. Bazkari ederra egin ondotik, arratsaldean Ibardinen trial probaz gain, kiroldegi aurrean saskibaloia eta kenpo-kai erakustaldiaz gozatzeko aukera izanen da. Pilotalekuan haurrentzako zesta puntako tailerra eta profesionalen partida ere izanen dira. Ekitaldietan parte hartzea doan da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun