Alvaro Mirandak, Nafarroako Gobernuko Garraio eta Herri Lan kontseilariak, Nafarroako errepide sareko Puntu Arriskutsuetarako VIII. Ekintza Plana aurkeztu du. Plan honekin hiru puntu beltz eta arriskutsuak izan daitezkeen beste lau ezabatu edo hobetu nahi dira, eta horretarako, 4.901.432 euroko inbertsioa aurrikusita dago. 2007 eta 2009 bitartean Nafarroa osoko bortz zatitan hobekuntzak eginen dira, istripu aunitz gertatzen diren zati batean eta arriskutsuak izan daitezkeen bertze lau zatitan. Hain zuzen, Bortzirietan, Berako saihesbidea da puntu arriskutsuetako bat, eta bertan, lehentasuna ez errespetatzeagatik, toki ezberdinetara iristeko sarrera-adarretan istripuak izaten dira. Seinalizazioa eta balizak hobetuko dira, soinu-bandak jarriko dira eta abiadura-mugak aldatu. Bidegurutzea maila ezberdineko lotura bihurtzeko aukera ere aztertuko da.