Berako Oihua aldizkarirako lanak biltzeko epea zabalik

Amaia eta Ainhoa 2007ko ekainaren 11

Urtero bezala, bestetako programarekin batera banatuko da Berako Oihua aldizkaria, eta Udalak beratar guztiak animatu nahi ditu beraien idatziak bidaltzera. Lanak nahi den gai eta luzerakoak izan daitezke eta irudi nahiz argazkiekin batera aurkez daitezke. Entregatzeko epea ekainaren 22a bitarte luzatuko da eta posta elektronikonoz —kultura@berakoudala.net —edo zuzenean Berako Kultur Etxera eramanez. Idatziak formatu digitalean eramatea eskertuko da. Bertzalde, herriko edozein enpresak Berako Oihua aldizkarian bere publizitatea argitaratzea nahi balu, 948 635458 zenbakira deitu edo publi@ttipi.net helbidera idatzi beharko luke, eta Kulturkarirekin harremanetan jarri ekainaren 25a baino lehen

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun