Joan den asteburuan Asteasuko zaldiaren bestan jokatutako orientazio proban bi lesakar nagusitu ziren Koikili eta Kattalin Fagoaga, Mizar eta Inbornal zaldiekin hurrenez hurren. Horretaz gain lehenak heziketa naturalaren erakustaldia eskaini zuen.
Urtetik urtera Asteasuko Zaldien Bestak ehunka zaldi zale biltzen ditu animalia mitikoari buruz antolatua den hitzorduan. Gehienak Araba, Gipuzkoa eta Nafarroatik joaten dira, baina bertze batzuk urrunagotik ere. Egun horretan erakustaldiak, erakusketa eta probak izaten dira besteak beste. Orientazio proba larunbata goizean jokatu zen. Eguraldi txarra zela eta 25 zaldun baizik ez ziren aurkeztu, ohituraz 60 bat izaten direlarik. Hauen artean helmugaratu ziren lehenak Lesakako Koikili eta Kattalin Fagoaga izan ziren, eta beraz garaikurra haientzat izan zen.
Bestalde Estatu Batuetan ikasitako heziketa naturalari buruzko erakustaldia eskaini zuen Koikilik.
Zaldiak gustuko dituztenentzat Ekainaren 30ean Zaldiaren Eguna ospatuko da Leitzan.