Oninek ez du oraindik erabaki nola bozkatuko duen ekainaren 16an

ttipi-ttapa 2007ko ekainaren 8a

EA eta Onin ados omen dira EAE-ANVri dagozkion zinegotzien uzteko

Udal berriak eratzeko eta alkate berriak hautatzeko hamar egun baino guttiago gelditzen direlarik, Lesakako heldu den alkate berria nor izanen den ez dago batere argi. EA eta EAJk haien buruari bozkatuko dutela jakinarazi dute, baina Onin Udal taldeak momentuz ez du deus erabaki eta bertze alderdiekin negoziatzen segitu nahi du EAE-ANV barne. Horixe erran digu Onin udal taldeko zerrenda buruak azpimarratuz EAren jarrera erabakigarria izanen dela. Joan den astean plazaratu duten erabakia onartzen badute ere, ez dute ulertzen, haien ustez, EAk aurkeztu duen programan aipatzen duten aldaketaren beharrarekin kontrajarria dagoelako. Alkatea aukeratzean EAE-ANVren bozek ere garrantzia izan dezakete. Deñe Abuinek erran digunez, asteazken arratsaldean aurkeztu diren lau alderdiak bildu dira, eta EAE-ANVri dagozkion bi zinegotzien bozak onartu behar zirenaren alde agertu omen dira. Nola eginen duten zehatz-mehatz ez dute oraindik aurreikusi baina printzipioarekin ados dira Onin Udal Taldeko zerrenda buruak erran digunez. Ekainaren 16rako emaitza dena delakoa izan eta ere, Onin Udal Taldeak Beran azken legealdian egin den bezala, Gobernu Batzorde bat osatu nahi dute haien ustez sistema hunek denen parte hartzea eta informazio bermatuko duelako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun