Urtero bezala San Esteban bestak hasi baino egun batzuk lehenago, besten egitaraua eta herritarrek idatzitako artikuluak biltzen dituen Berako Oihua aldizkaria banatuko dute herriko etxe guzietan. Hurbiltzen ari direla eta, artikuluak helarazteko epea ireki dute.
San Estebanak hasteko 2 hilabete eskas gelditzen badira ere, Berako Bestetako batzordeak herritarren ekarpena bultzatu nahi du idatzi hauen bidez. Horrelakoetan, maizenik lehengo besteei buruzko kontuak eta ohiturak izaten dira aipagai, baina berez gaia librea izaten da. Luzetasunari dagokionez, antolatzaileek ez dute mugarik jarri, eta azpimarratu dutenez, argazki edo irudi batekin lagunduak badira, hobe.
Artikuluak aurkezteko epea ekainaren 22an bukatuko da ortziralearekin. Lanak, posta elektronikoz bidal daitezke kultura@berakoudala.net helbidera, edo bestenaz zuzenean Herriko Etxera informatikako euskarri batean izatea eskertuko delarik.