UGT ez dago ados Condesa enpresan gehiengoa duten sindikatuekin

ttipi-ttapa 2007ko ekainaren 5a

Bultzatzen duten blokeoa enpresa eta lanpostuak arriskuan jartzen omen ditu

Baztan Bidasoako UGT kezkatuta dabil Zalaingo Condesako enpresa batzordeak eta zuzendaritzak duten desadostasunarekin hitzarmen berria sinatzeko orduan. Hauen ustez enpresaren etorkizuna eta lanpostuak kolokan jartzen ditu gehiengoa duten enpresek bultzatzen duten blokeoak.

Sindikatuak argi du etorkizuna enpresa eta lanpostuak indartuko lituzken inbertsio programa batetik pasatzen dela. Baina diotenez, gehiengoa duten sindikatuek eragiten duten blokeoak 8 lan ehun gehiago onartzearen aitzinean, arriskuan jartzen du inbertsioen programa, eta bidenabar enpresa eta lanpostuak. Horrek eragina izanen lukeelarik eskualdeko industrian Condesa Baztan Bidasoako bigarren enpresa handiena baita. Negoziazioen hasieratik UGTren helburua enpresaren etorkizuna segurtatzea izan da beti ere argi edukiz, posible izanen zela lan baldintza duinak eta inbertsioak uztartuko lituzkeen programa baten bitartez. Hori dela eta, Baztan Bidasoako UGT 8 lan egun gehiago onartzearen alde agertu da ordain ekonomiko eta sozial batzuen truke, eta multinazionalak etorkizuneko plan bat bideratzea hitz ematen badu. Jakinarazi dutenez haiei ere ez zaie gustatzen kontzesioak egitea, baina haien etorkizuna zalantza jartzen bada egokiena izanen den irtenbidearen alde eginen dute.

Komunikabideei helarazi dieten prentsa oharrean sindikatuak azpimarratu nahi izan du Condesak Mieresen eta Berriobeitin erosi dituen enpresetan hitzarmen berriak sinatu dituztela, bigarrenaren kasuan ELAko botoekin lan egun gehiago onartu direlarik. Gaineratu du ere, lan egun horiek behin-behinekoak direla, eta hitzarmenaren epea bukatzean, gaur egungo lanaldira itzuliko direla.

Bukatzeko UGT oso gogor kritikatu du gehiengoa duten sindikatuen jarrera bere ustez, haien ezintasuna ez baita inoiz hain nabarmena izan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun