Epa herritarrak! Idazki honen bidez eskerrak eman nahi dizkizuegu Arantza Aitzinera taldearen izenean udal hauteskunde hauetan eman diguzuen babesarengatik.
Aldi berean, eskertzekoa eta goraipatzekoa izan da hauteskunde hauetan izan den parte-hartzea, jende aunitz joan da botoa ematera, zentsoaren %84 inguru. Datu horrek herritarren inplikazioa eta parte-hartzea haundia izan dela adierazten digu, eta horregatik hagitz kontent gaude.
Guregan konfidantza jarri duzuenei eskerrak aunitz. Lan egiteko gogoa eta ilusioa indartu zaizkigu emaitzak ikusirik, eta hurrengo lau urte hauetan herriaren eta herritarren alde gogor lan eginen dugula agintzen dizuegu denei, bai guregan konfiatu duzuenen alde, bai eta konfiatu ez duzuenen alde ere. Ez dugu inor baztertuko.
Agudo martxan jarriko da udal talde berria, eta bertan herritarren ordezkariak egonen gara elkarlanean. Ez dugu nahi inor ordezkaririk gabe gelditzea.
Zuen iritzi eta proposamenak kontuan hartuko ditugu, eta aunitz eskertu ere bai. Horretarako herriko hainbat tokitan jarrita dauden kutxak erabil daitezke, edo zuzenean Herri Etxean adierazi.
Arantzaren alde eta aranztarren alde Arantza aitzinera joan dadin!
Eskerrak aunitz!!!
Arantza Aitzinera
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!