Berako Eusko Abertzale Ekintzak Udal Hauteskundeetan emaitza hagitz ona lortu dugu. Botoa emateko mahai guztietan nagusitu gara eta denetara 596 herritarren botoak eskuratu ditugu.
Halaber, ezin dugu aipatu gabe utzi Eusko Abertzale Ekintzak Nafarroako Parlamenturako aurkeztutako zerrendak, baldintzarik kaskarrenean, bildutako herri babesa. Hori dela eta sostengua adierazi diguzuen guztioi eskerrik beroena ematen dizuegu. Horrekin batera Berako herriaren alde eta Euskal Herriaren alde gure konpromiso militantea berretsi nahi dugu, jakin baitakigu, lau urtean behin baldintzapean gauzatutako boto bilketak ez duela gure demokrazia gosea asetzen. Eguneroko herrigintza, parte-hartze, eta auzolanean sinisten dugu eta laster Herriko Etxeko batzordeetan, lantegian edo karrikan elkar ikusiko dugulakoan, agur eta mila esker.
Berako EAE-ANV