Hogeita bosgarren urteurreneko kontzertua eskaini zuen Lesakako Abesbatzak

ttipi-ttapa 2007ko ekainaren 4a

Herriko koroarekin batera Oñatiko eta Burlatakoa aritu ziren

Joan den larunbat arratsean herritar eta kanpoko jende anitz bildu zen Lesakako San Martin Elizan abesbatzaren 25. urteurrenaren kari eskaini zen kontzertura.

Marisol Perez zuzentzen duen herriko abesbatzarekin batera, Imanol Muruak zuzentzen duen Oñatiko abesbatza eta Miguel Irisarrik zuzentzen duen Burlatako San Blas abesbatza ere aritu ziren. Lehen zatian Aita Madinaren Poema Arantzazu eskaini zuten, eta bigarrenean ,Hilarion Eslavaren Jesus Dulcis Memoria, Tu es Petrus eta Aldaveren Agur Jauna. Organoan Esteban Irusta aritu zen, eta Maria Dolores Ordoki sopranoa, Juan Miguel Ordoki tenorra eta Imanol Murua baritonoa bakarlari lanetan.

Lesakako abesbatzaren 25 urteurrena ospatzen zutela eta, oroigarri bat eskaini zitzaion. Mari Sol Perez zuzendariak jaso zuen kantari guzien izenean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun