Alberto Fagoaga Espainiako zurgin lehiaketan

Nerea ALTZURI 2007ko maiatzaren 28a

TTIPI TTAPA

Alberto Fagoaga gaztea eta Galtzada etxekoa Ponferradan izan zen maiatzaren 17tik 19ra. Espainia mailako lehiaketa batean parte hartu zuen Albertok. Irungo Bidasoa institutuan zurgin ikasketak egiten ari da, lehenbiziko mailan. Institutu horretan, aipatutako lehiaketara joateko aukeratu zuten irakasleek, eta maiatzaren 18an, ortziralarekin, goizez iragandako lehiaketako saioan parte hartu zuen bertze 26 ikaslerekin batera. Aitzinetik ez zieten jakinarazi nolakoa izanen zen azterketa. Egun horretan planoa eman, eta lau bat orduko epean tenplarioa izeneko pieza egitea agindu zioten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun