Maiatzaren 12an herriko gazteen herri kirol desafioa eta bazkaria izan ziren Oilargatan

Nerea ALTZURI 2007ko maiatzaren 28a

Elkarri desafioa egin zioten eta data ere paratu zuten: maiatzaren 12a. Halaxe izan zen. Herriko hiru mutil gazte taldek herri kirol desafioa egin zuten Oilargatan. Bi lagun arpanean, lagun bat aizkoran, lasterkalari, txokor biltzaile, txingalari eta harri altxatzaile bana… Guztira zazpi gazte talde bakoitzean, proba konbinatuan aritu zirenak

Apostuaren akabera borrokatua eta peleitua izan zen, eta azkenean gazteen talde helduenak irabazi zuen. Gaztetxoenek helduen taldeari bazkaria ordaindu behar izan zioten (Hori baitzen desfioaren muina). Eguerdioko saio horren ostean, 30 lagunek giro ederrean bazkaldu zuten Girizia txabolan. Bazkalondoa alaitzeaz, Gurutze Pikabea eta Ainara Amoros trikitilari eta panderojoleak arduratu ziren. Egun ederra atera omen zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun