Aitzineko alean aipatu moduan, Ekaitza Elkarteak antolaturiko frontenis txapelketa abiatu zen joan den maiatzaren 19an. 14 bikote partaide dira eta astebururo arratsaldez partiduak jokatzen dituzte herriko frontoian. Larunbat eta igande arratsaldetako partidak ekainaren 9ra bitarte izanen ditzute A eta B taldeko zazpina bikotek. Bi taldetan banatu baitira jokalariak. Ondoren, finalaurrekoak eta finalerdiko partidak etorriko dira.
Eta nortzuk parte hartzen duten, honako zerrendan:
A taldean ondoko bikoteak ari dira: Xabi Altzuri eta Iban Zugarramurdi, Joseba Madariaga eta Alberto Fagoaga, Aitor Telletxea eta Mikel Altzuri, Mikel Larretxea eta Joseba Pikabea, Jabi Mitxelena eta Antonio Goñi, Dani Iparragirre eta Jon Agilera, Patxi Mutuberria eta Dabit Iturria. B taldean, berriz, Unai Iparragirre eta Eduardo Telletxea, Juanjo Altzuri eta Jabi Iparragirre, Ana Larretxea eta Gotzon Arenas, Borja Iturria eta Eneko Ordoki, Xabi Larretxea eta Xabi Agesta, Iosu Iparragirre eta Iñaki Larraiotz, Iñaki eta Xabi Gamon.