San Fermin elkarteko txapelketak

Aitor AROTZENA 2007ko maiatzaren 28a

Urte garai honetan antolatu ohi ditu San Fermin jubilatu elkarteak bazkideendako txapelketa ezberdinak. Honela, ekainaren 11n eginen da mus txapelketa azkarra; 12an seien txapelketa eta 13an despiste txapelketa, guziak 18:00etatik aitzinera. Parte hartu nahi duten bazkideek ostatuko arduradunari jakinarazi behar diote. Kartak utzita, ekainaren 14an toka, bolo eta igel txapelketak jokatuko dira. Ondotik berendua eskainiko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun