“Gazteok elkartuz, herria bultzatu” lelopean antolatu zen Gazte Egunean jende aunitzek parte hartu zuen. Goizean, argazkian ikus daitekenez, plazan txalaparta, tobera edo kirikoketa jotzen ikasteko aukera izan zen, baita marrazketa tailerrean aritzeko ere. Eguerdian, Nafarroako Eskolarteko bertso txapelketa erabaki zen Kattun. Plazako bazkariaren ondotik, trikipoteoa izan zen. Egun osoan ateri izan bazen ere, arratsean euri tanta batzuk erori ziren. Halere, horrek ez zuen Ataka, Akatu, Habeas Corpus eta Anestesiaren emanaldia galarazi. Gazteek ederki pasatu eta pasarazi zuten beraien egunean.