Larun Mendi taldeak uztailerako bi ikastaro antolatu ditu. Haitz eskaladako hastapen ikastaroa uztailaren 3an eta 4an izanen da (taldeak nahi izanez gero larunbatetan emateko aukera izanen da). Oiartzungo rokodromoan emanen dira oinarrizko ezagutzak eta Pasaiako haitzetan praktikak.
Orientazio ikastaroa, aldiz, uztailaren 11 eta 12an edo 14 eta 21ean izanen da Berako kiroldegian.Ikastaro honetan mapen sinbologiaren interpretazioa eta ipar orratzaren erabilera landuko dira. Inguruan irteera bat eta ingurune ezezagun batean aurretik prestatutako ibilbide bat ere eginen dira. Ikastaroak bi taldetan eginen dira, 12-14 urte bitartekoentzat bat, eta 15-18 urte bitartekoentzat bertzea. Halere, 18 urtetik goitikoak ere onartuko dira. Ikastaroak 9:00etatik 13:00etara emanen dira (arratsaldeetara aldatzeko aukera izanen da). Ikastaro hauetan parte hartu nahi dutenek 012ra deituta izena eman beharko dute ekainaren 1etik 20ra bitartean. Prezioa 20 euro ingurukoa izanen da, taldekide kopuruaren arabera.