Berako Kultur Batzordeak sormen lanetarako eta musika bilketarako beken saridunen izenak jakitera eman ditu. Aurkeztutako lanen kalitatea eta interes kulturala aztertu ondotik, sormen lanetarako beka bi proiekturi eman die. Fermin Iraolaren Dharma proiektuari 600 euro eman dizkio. Disko honetan Iraola eta Joxean Perez musikariek parte hartzen dute eta teknikari lanaz Iñaki Aguin arduratu da. Bertze 600 euro Josu Goiak eraman ditu «Josu Goiaren filosofia... larru gorritan» diskoarengatik. Musika bilketarako bekarekin, Josu Goia eta Begoña Rudik 3.000 euroko saria eraman dute.