III. Ekobera feria ekainaren 8an eta 9an eginen da

Amaia eta Ainhoa 2007ko maiatzaren 28a

Joan den urteko azokan era guztietako produktuak ikusi ziren. TTIPI TTAPA

Berako Udalak, Cederna Garalur, NNPK eta Berako nekazari eta abeltzain ekologikoen laguntzarekin, III. Ekobera antolatu du. Aurreko bi urtetan bezala, ekainaren 8an Kultur Etxean, eta ekainaren 9an Altzateko Plazan, hainbat ekitaldi izanen dira. Feria honekin eskualdeko produktu ekologikoak ezagutzera eman nahi dira

Bertzalde, Berako ikastetxeen artean egindako kartel lehiaketan, Jesusen Bihotza ikastetxeko Garbiñe Otxoteko Pikabea eta Jaione Bertiz Agirreren kartelak izan dira saritutakoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun