Berako EAk joan den maiatzaren 20an aurkeztu zuen hauteskundeetarako prestatu duen programa. Babes ofizialeko etxebizitzak sustatzea eta uraren hornikuntza hobetzea izanen dira alderdiaren ardatz nagusiak.
Berako gaur egungo alkatea, Helana Santesteban, berekin aurkeztu diren kideekin bildu zen joan den igandean haien programan ageri diren lerro nagusiak aurkezteko. Bukatzera doan legealdian abiatutako hirigintza plana garatzeko asmo zutela adierazi zuen Berako gazteei babez ofizialeko etxebizitzak segurtatuz. Bestalde, herriko elkarteek tailerrak eta eztabaidak eskaintzeko baliatuko luketen gizarte etxe baten beharra aipatu zuen. Azken hau Kultur Etxearen osagarria izanen litzateke. Aurkezpenaren bertze puntu nagusietariko bat uraren hornikuntza izan zen. Helena Santestebanek urtaro guzietan zerbitzu ona eskaintzea hitzartu zuen 4 urtetan hedatzen den plan berrian Legia Karrikak lehentasuna izanen zuela gehituz. Euskara eta Euskal Kultura ere aipatu zituen argi utziz bere taldeak hauen alde lan eginen zuela. N-121-A errepideari dagokionez, moldaketa lanak hurbiletik segituko zituela jakinarazi zuen segurtatuz ahal bezain traba gutti eragiten dutela herritarrengan.
Bukatzeko Berako alkateak azpimarratu zuen hori guzia herritarren konpromisoarekin gauzatuko zela administraziotik zerbitzu ahal bezain ona eta eraginkorra lor dezaten.