Iñaki Arzuagak Lanbide Heziketa, diseinua eta arte plastikoaren saria eskuratu du

ttipi-ttapa 2007ko maiatzaren 16a

Horri esker 600 euroko diru saria eskuratu du

Lanbide Heziketa, diseinu eta arte plastikoko V. sari banaketa egin zen asteartean Iruñean eta saritu zituzten Nafarroako 19 gazteen artean Berako Toki Onako Iñaki Arzuaga zegoen.

Sarituen artean 6 maila erdiko ziklokoei banatuak izan dira, eta gainerako 13ak maila nagusiko ziklokoei. Lehenek 400 euro eskuratu dituzte eta bertzeek 600. Sari Berezi hauetan aurkeztu ahal izateko 2005, 2006 ikasturtean Lanbide Heziketa Nafarroan burutua izatea eskatzen zen, eta maila erdiko zikloan guttienezko kalifikazioa 8koa izatea, edo maila nagusiko zikloan 8,5ekoa. Guztira 72 lagun aurkeztu ziren 32 maila erdikoa eta 40 maila nagusian. Hautaketa batzordeak espediente akademikoaren arabera erabaki du prestakuntzazko meritua eta profesionala kontuan hartuz. Maila erdikoen artean gure eskualdeko saridunik ez bada izan, maila nagusian Berako Toki Ona Institutuan ikasten duen Iñaki Arzuaga saritua izan da eta 600 euro eskuratu ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun